Carillas Dentales Clinica Dental Lanchares

Zer dira hortz-inplanteak?

Hortz-inplanteak - Lanchares Hortz Klinika

Hortz-inplanteak klinikoki garbia den titaniozko sustraiak dira eta masailezurrean jartzen dira hortzak konpontzerakoan oinarri sendo bat osatzeko.

Inplantetarako erabiltzen den titanio honek organismoarekiko bateragarritasun maila paregabea du.

Zein onura dakartza hortz-inplanteak jartzeak?

  • Gainerako piezek izan dezaketen gainkarga arintzea.

    Hortzak galtzen ditugun heinean, geratzen direnek mastekatzeko indar handiagoa egin behar dute, horrek gainkarga eragiten die eta beren bizitza erabilgarria laburragoa izaten da.

  • Hezur galera saihestea.

    Hortz bat edo gehiago galtzen ditugunean, hezur galera edo birxurgatze prozesu bat hasten da. Askotan, protesi mugikorrek (kendu eta jarri egiten direnak) areagotu egiten dute prozesu hau.

  • Hortzen funtzioa hobetzea.

    Hortz naturalak ukitu gabe hortz-piezak berritu ahal izatea normaltasun osoz mastekatu, irribarre egin eta hitz egiteko.

  • Estetika hobetzea.

    Inplanteetan finkatzen diren hortz-protesiek norberaren hortzen forma, kolore eta tamaina bera dute. Ez dira pieza artifizial modura ikusten.

Hortz-inplantearen zatiak | Lanchares Hortz-Klinika

Zein ziurtasun eskaintzen dute hortz-protesiek?

Implantes Dentales - Clinica Dental Lanchares
  • Bilakaera etengabean ari den teknologiari esker, hortz-inplanteak egitea oso teknika segurua Erraz aurreikus daitekeena aditu batek egina eta ikuskatua denean.
  • Inplanteek luzaroan iraun dezaten, ezinbestekoak dira oinarrizko higiene neurriak eta aldizkako azterketak.

Vuelve a comer y a sonreír como antes con unos implantes dentales.

Eskatu informazio gehiago
Deitu 943 511 993 telefonora